• foto alquiler kayak y sup
ONGI ETORRI
"Animatzen al zara uhartera joaten kayakez edo SUPez ?"

Kayak, piragua eta Stand Up Paddle Surf SUP alokairua

Kayak, piragua edo Stand Up Paddle-ak alokatzea oso erraza da Alokayak-en. Donostiako Kontxako badia uretatik zuzenki ezagutu nahi baduzu eta beste moduan aurkiezinak diren txoko ezkutuak arakatu, Kayak-a duzu ibilgailu aproposena. Naturaz gozatzeko modu erraz, atsegin eta seguru batean, AloKayak-ek ematen dizu aukera paregabea kayak edo Stand Up Paddle bat alokatuz. Santa Klara uhartea ezin gerturago gelditzen da Alokayak-en egoitzatik. Bertatik hiriaren eta badiaren bista hoberena aurkituko duzu duzu. Bakarrik igeri egiten jakin behar duzu; guk ohar txiki batzuk eman eta prest egongo zara gozatzeko!
foto descubre la isla Uhartea
EZAGUTU
aprende a remar ikasi
ARRAUN EGITEN
kayak en familia kayak
FAMILIARRA

Kontxako badia

Ez duzu esperientzia handirik behar Alokayak-en kayak edo paddle surf bat alokatzeko. Gure piraguak eta tablak oso errazak eta seguruak dira eta kontxako badian barne ibiltzeko aukera paregabea. Kayakak urperaezinak dira eta nahiz eta buelta eman ez dira urez beteko eta oso erraz igoko gara berriro. Horregatik ez duzu arazorik izango badia erdian bainu bat hartzeko edo gabarroietara hurbiltzeko. Kontxako badia oso gune aproposa da piraguismoan eta padelan ibiltzeko, berez ingurune benetan ederra delako eta era berean haize eta korronteengatik babestua dagoelako.