kayak hastapenak

Hurrengo bideoetan kayak eta piraguismoaren oinarriak azaltzen dira. Arraunari buruzko azalpen basikoak, kayakean nola igo edo hondartzatik nola irten erakusten da alokairua errazago egiteko. Gure piraguak oso errazak dira eramaten eta oso seguruak dira urperaezinak direlako. Aholku sinple hauekin beraz gai izango zara zure kabu Donostiako badiaz gozatzeko piragua baten gainean.

Zerbitzu ohikoena monitorerik gabeko alokairua da gure kayakak duten erraztasunagatik. Bideo hauek ikusita edo bertan emango dizkizugun aholkuak segituz, erraz hurbilduko zara uhartera eta badiako puntu ezberdinetara.

PIRAGUISMO HASTAPENERAKO BIDEOAK:

Nola arraun egin kayakean

Kayakean nola igo

Itsasora nola atera