Kayak familiarra

"Zure familiarekin gozatu Donostiako Kontxako badian kayakean irteera bat eginez."
Familierakin plan eder bat egitea pentsatu baduzu Alokayak-en aukera paregabea eskaintzen dizugu. Urperaezinak eta egonkorrak diren kayakak ditugu; beraz, ekintza oso segurua eta dibertigarria da. Kontxako badia oso ingurune aproposa da piraguismoa egiteko oso babestua dagoelako olatu eta haizearengatik eta horregatik familiarekin joateko ezin hobea.
Alokayak-ek zuek bezalako familiak kontutan hartu ditu eta ekipamendu egokia dauka guztioi egokitzeko, bai handi eta bai umeentzako txalekoak kontutan hartuta. Parte hartzeko adin minimoa sei urte dira, hortik aurrera igeri dakiten guztiak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Monitore bat kontratatzeko aukera badago baina ez da ezinbestekoa

HOBERENA

  • Santa Clara uhartera hurbiltzea.
  • Uharteko igerileku naturalean bainatzea.
  • Uhartean txangoa egin eta itsasargia ezagutu.
  • Igeri egin, gabarroietara hurbildu eta txirristatik bota.

Gure piraguek badituzte erdian eserleku txiki batzuk haurrentzako. Hemen ikus ditzakezue konbinazio batzuk.

kayak CALYPSO

icono kayak doble

kayak TITANIC

icono kayak triple
adina
  • irteerak haurrekin
  • santa klara uhartea
  • kayak familiarra
  • Zailtasuna: Erraza.
  • Nori zuzenduta: familiak (umeak sei urtetik aurrera).
  • Iraupena: ordu erditik gora
  • Beharrezkoa igeri egiten jakitea.
  • Zenbatekoa biko KAYAKa: 10,5 €tik /kayak aurrera.
  • Prezioan barne: kayak, arrauna, txalekoa, BEZ
  • Norberak ekarri beharrekoa: bainujantzia, eguzkitako krema eta txankletak ( ez dira derrigorrezkoak).