Lantaldea

Garai luze bat Piriniotako herri txiki batetan raftineko konpainia bat kudeatzen pasa ondoren, 2007an sortu genuen Alokayak Donostian. Alde batetik, aukera bat izan zen turismo aktiboan geneukan esperientzia aplikatzeko, eta bestetik gure iturrietara itzulera bat izan zen.

Donostian hazi ginen eta hemen hemen bihurtu ginen kayak zaleak. Badakigu ingurune pribilegiatu bat dela eta gustokoa dugu guregana datozen guztiei erakustea, badian dauden txoko izkutuak arakatuz. Gure kokapena Ondarreta hondartzan ezinhobea da ingurune harrigarria hau ezagutzeko.

Hasieratik kayak eta sup jarduerei lehentasuna eman diegu Kontxako badian eta saiatzen gara zure bisita ahalik eta atseginena izatea. Kokapen pribilegiatu bat daukagu Santa Klara irla parean. Zure beharrak tratu hurbilarekin eta egera bikainean dagoen materialarekin betetzen saiatzen garen zentro bat gara. Hori guztia zure esperientzia Donostiatik gogoratzen duzun hoberena izateko.

Ramon Etxaniz

Ramon Etxaniz
Donostian jaio zen eta laster bihurtu zen ur-kirol zalea. Hamamlau urterekin kayak ikastaro bat hartu zuen ATSS klubean eta ordutik ez da geldirik egon ikastaroak emanez eta lehiaketa mailan praktikatzen. Itsasoa eta naturarekiko erakarpena izan zen ingeniaritza ikasketak uztea eraman zuena eta gustuko zuena bere lanbidea bihurtzera. Urteetan pasa ahala, oraindik dei hori sentitzen du eta saiatzen da trasmititzen Alokayak-en.
Lehiaketa mailan slalom 89. Munduko txapelketan eta Kopan parte hartu zuen eta urte horretatik aurrera lagun batzuekin batera rafting enpresa bat sortu zuen Pirinioetan. Bitartean kayak espedizio anitzetan izan da: Maroko, Uganda, Zeelanda Berria, Txile, Estatu Batuetan eta Nepalen. Hori bai, Donostian badago erraz aurkituko duzu badian edo Zurriolan arraun egiten.

Amaia Eguren

Amaia Eguren
Amaia aloKayakeko burua da. Egunez egun arreta handiz kudeatzen du dena primeran antolatuta egoteko eta gure ekintzak primeran gozatu ahal izateko. Bere bidai zaletasunari esker aukera izan du beste leku askotan antzeko zentruak nola antolatzen diren ikusteko. Gainera bere esperientzia Pirinioetako rafting konpainia batetan bat balio izan dio aloKAYAK modu hoberenean antolatzeko.
Amaiak itsaso eta naturaren inguruko jarduerak gustoko ditu baina era berean lasai egon eta ahal den neurrian toki bereziak bilatzen ditu bai etxetik hurbil edo urrunago. Eta Ismael, Moby Dick-en protagonistaren gisa, badaki kalera atera eta jendearen txapelak botatzeko gogoa sartzen zaionean bidaiatzeko momentua iritsi dela.

Ander Sistiaga

Ander Sistiaga
Ander kirolari sutsua da. Oso gaztea zenean txirrindularitza talde baten parte izan zen, baina laster naturari lotutako jarduera mota guztien zalea bihurtu zen. Pirinioetan eta Alpeetan ibiltzen da neguan eski alpinismoan eta uda iristen denean erraza da Zurriola hondartzan surf egiten aurkitzea. Badaki bere pasioa trasmititzen eta bere irribarre eta adeitasunarekin irabaziko zaitu!