ONGI ETORRI
"Animatzen al zara uhartera joaten kayak edo piraguaz ?"

Kayak edo piragua alokairua

Kayak edo piraguak alokatzea oso erraza da Alokayak-en. Donostiako Kontxako badia uretatik zuzenki ezagutu nahi baduzu eta beste moduan aurkiezinak diren txoko ezkutuak arakatu, Kayak-a duzu ibilgailu aproposena. Naturaz gozatzeko modu erraz, atsegin eta seguru batean, AloKayak-ek ematen dizu aukera paregabea kayak edo Stand Up Paddle bat alokatuz. Santa Klara uhartea ezin gerturago gelditzen da Alokayak-en egoitzatik. Bertatik hiriaren eta badiaren bista hoberena aurkituko duzu duzu. Bakarrik igeri egiten jakin behar duzu; guk ohar txiki batzuk eman eta prest egongo zara gozatzeko!
uhartea ezagutu Uhartea
EZAGUTU
ikasi arraun egiten ikasi
ARRAUN EGITEN
familiak kayakean kayak
FAMILIARRA

Kontxako badia

Ez duzu esperientzia handirik behar Alokayak-en kayak edo paddle surf bat alokatzeko. Gure piraguak eta tablak oso errazak eta seguruak dira eta kontxako badian barne ibiltzeko aukera paregabea. Kayakak urperaezinak dira eta nahiz eta buelta eman ez dira urez beteko eta oso erraz igoko gara berriro. Horregatik ez duzu arazorik izango badia erdian bainu bat hartzeko edo gabarroietara hurbiltzeko. Kontxako badia oso gune aproposa da piraguismoan eta padelan ibiltzeko, berez ingurune benetan ederra delako eta era berean haize eta korronteengatik babestua dagoelako.

KAYAK ETA PIRAGUA ALOKAIRUAREN PREZIOAK

kayak
INUK
kayak
KONTIKI
kayak
CALYPSO
kayak
ARGO
kayak
TITANIC
icono kayak individual
icono kayak doble niño
icono kayak doble
icono kayak triple
icono kayak triple
1 h.
12 €
18 €
20 €
23 €
27 €
1 h.30'
16 €
22 €
25 €
27 €
32 €
2 h.
20 €
26 €
30 €
31 €
37 €
icono niño6-10 urte
icono niño6-8 urte
icono adulto> 10 urte goragokoak eta < 100kg.
  • BEHARREZKOA IGERI EGITEN JAKITEA
  • Gutxieneko adina 6 urte.
  • Prezioak piragua bakoitzeko dira.
  • Prezioaren BARNE: kayak, gerrikoak, palak, txalekoak eta BEZa (21%)

PROCESO DE ALQUILER

ERRESERBATZEA EZ DA BEHARREZKOA - ( Talde handiak eta txango gidatuak aurretikan deitu).

Etengabe biraka ari diren kayak eta piragua ugari ditugu, beraz, libre egon ohi dira.

  • Alokairura iritsitakoan alokairu kontratua sinatu behar duzu.
  • Zure gauzak aloKAYAKen utzi ditzakezu, edo nahiago baduzu, bidoi estanko alokatu dezakezu nahi duzuna eramateko (2 €)
  • aloKAYAK-eko kide batek materiala banatuko du eta nabigatzeko gunerik egokienak adieraziko ditu eta segurtasunez ontziratu eta lehorreratzen erakutsiko dizu.

ALOKAYAK-EKO GUNEA DONOSTIAN

base de alokayak
  • Alokayak-eko alokairua Donostiako Ondarreta hondartzan kokatuak daude, hondarran bertan, eta beraz oso erosoa da uretan sartu eta ateratzea. Ez duzu kayak edo piragua garraiatu behar; ertzetik gertu jarriko dugu, erraz jaso dezazun. Zure gauzak gure instalazioetan gorde ditzakezu jarduera bitartean eta hondartzako dutxetan dutxatu amaieran. Nahiago baduzu, aldagelak eta dutxa beroak erabil ditzakezu 50 m-ra dauden kabinetan. (1,40 €)
  • Donostiako Kontxako badia piraguismoa praktikatzeko leku pribilegiatu bat da edertasun handiko ingurune naturalagatik eta haizetik eta olatuetatik babestuta dagoelako. Piragua edo kayak-ean badian nabigatzea hiria ezagutzeko modurik onenetakoa da. Bisitarik ezagunenetako bat Santa Klara uhartea bisitatzea da, Alokayak basetik oso gertu dagoena - kayakez iristeko ordu laurden baino ez da beharko. - eta oinez goian dagoen farora. Bertatik hiriko ikuspegi ederrenetako bat lortuko dugu. Igeri egiten jakitea besterik ez duzu; Oinarrizko argibideak emango dizkizugu eta gozatzera!

EKARRI BEHARREKO GAUZAK

  • Printzipioz, bainujantzia, jardueraren ondoren lehortzeko eskuoihala eta eguzki krema baino ez dituzu behar.
  • Uhartetik irten eta inguruan ibili nahi baduzu, txankleta batzuekin errazago egingo duzu. Tabernan zerbait edan nahi baduzu dirua edo txartela eraman beharko duzu.
  • Ekainean eta irailaren amaieran, eguraldia oso ona ez bada, komeni da anorak eta/edo alkandora termikoa eramatea.
  • Betaurrekoak jantzi behar badituzu, lotu itzazu lokarri batekin.

Maialen Chourraut Alokayak-en

maialen chourraut en alokayak
  • Oso pozik gaude Maialen Chourrautek Tokion lortu berri duen zilarrezko dominarekin, Londres 2012ko brontzea eta Rio 2016ko urrea batu dituenarekin. Maialen Alokayak familiaren parte da eta oso lortutakoaz harron. Berak maila gorenera eramaten duen pasio berberak batzen gaitu.

Turismo jasangarria

interior base alokayak
  • aloKAYAKen ingurumena eta tokiko kultura errespetatzenen laguntzen dizugu. Gure ingurune naturala zaintzeko ahalegin handia egiten dugu. Turismo jasangarrirako irizpide globalen arabera, gure jarduerak hondartzan eta inguratzen gaituen naturan eragin txikiena izan dezan saiatzen gara. Ez gaude konexio elektrikoaren menpe eta gure instalazioetako ekipoetan material birziklatuak erabiltzen saiatzen gara.