KAYAK ALOKAIRUA
ONDARRETAKO HONDARTZA
EZ DA BEHARREZKOA ERRESERBATZEA.ETORRI ETA MOMENTUAN HARTU
UHARTETIK OSO GERTU
ERAMATEN EZ DUZUNA GUK GORDEKO DIZUGU
1, 2, 3 ETA 4 LEKUKO KAYAKAK
hondartzan bertan
- ERRAZA
- EDOZEIN ORDUTAN
- ZURE KONTURA
Kayak edo piragua bat alokatzea oso erraza da aloKAYAK-en. Ez da beharrezkoa aurretikan erreserbatzea: bertan azaldu, izena eman, sinatu eta prest izango zara badian barne ibiltzeko. Horretarako mota desberdinetako piragua eta tablak ditugu gure Donostian kokatutako Ondarreta hondartzako alokairuan. Guk ditugun kayak-ak eta tablak oso errazak dira erabiltzen eta pertsona desberdinei ondo egokitzen dira. Oso leku aproposean kokatuak gaude, olatuetatik ondo babestuak, beraz ez duzu zailtasunik aurkituko sartu eta ateratzeko. Hau dena esanda ez duzu aitzakirik badiako txoko politenak aurkitzeko eta lasitasunez gozatzeko!
BARNE:
- KAYAK ESERLEKUAREKIN
- ARRAUNA
- BIDOIA EDO POLTSA
- TXALEKOA
- BEZA (21%)
ZER EKARRI:
- Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
- Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
- Ekainean eta Irailaren bukaeran, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu; SUP egiteko neoprenozko trajea.
- Betaurrekoak behar badituzu, hobe lotuta eramatea.
EZ DA BEHARREZKOA ERRESERBATZEA
ERRESERBARIK GABE:
- Nahiko kayak dauzkagu, etorri eta momentuan hartu.
- Nola ibili eta segurtasun azalpen basiko batzuk emangu dizkizugu.
GUNEA HONDARTZAN KOKATUA DAGO
Gure instalazioak Ondarretako hondartzan daude, hondar gainean, beraz, eta horregatik oso erosoa da uretan sartzeko eta ateratzeko. Ez duzu kayaka garraiatu behar; Itsasertzetik gertu jarriko da, erraz jaso dezazun. Zure gauzak gure lekuan gorde ditzakezu jarduera bitartean eta hondartzako dutxetan dutxatu amaitzen duzunean. Nahiago baduzu, aldagelak eta ur beroko dutxak erabil ditzakezu 50 m-ra dauden kabinetan. (1,40 €)