ESKONGAI AGURRAK

"Animatu zerbait desberdina egitera"

despedidas a tu aire

eskongai agurra zure modura

Uhartera joan nahi baduzue eta han piknik bat egin, gida batek zuen gauzak eramango dizkizue. Gero han festa zuen kontu, bera bueltatuko da alokayakera.

KOKAPENA

BASE ALOKAYAK ONDARRETA

IRAUPENA

ORDU 1

Bete beharreko baldintzak

igeri egiten jakitea

PREZIOA

15 €/PERSONA

Prezioan barne:

Kayak, arraun egiteko pala, txalekoa, gida batek uhartera eraman nahi dituzun gauzak eramgo ditu, eta BEZa.
*Beti duzue aukera alokairu arrunta egiteko eta KAYAKak nahi duzuen denbora alokatzeko gure tarifa arrunten arabera.
despedidas kayak

ESKONAGAI AGURRA KAYAK

Gida bat nahi baduzue kayak hastapenak ikasteko eta leku bitxiak ezagutzeko, hau da zuen aukera .

KOKAPENA

BASE ALOKAYAK ONDARRETA

IRAUPENA

ORDU 1

Bete beharreko baldintzak

igeri egiten jakitea

PREZIOA

25 €/PERSONA

Prezioan barne:

kayak, arraun egiteko pala, txalekoa, gidaria, asegurua eta BEZa.
despedidas sup

ESKONGAI AGURRA SUP

Gida bat nahi baduzue SUP hastapenak ikasteko eta leku bitxiak ezagutzeko, hau da zuen aukera .

KOKAPENA

BASE ALOKAYAK ONDARRETA

IRAUPENA

ORDU 1

Bete beharreko baldintzak

igeri egiten jakitea

PREZIOA

25 €/PERSONA

Prezioan barne:

SUP taula, arraun egiteko pala, txalekoa, gidaria, asegurua eta BEZa.
despedidas kayak sup

ESKONGAI AGURRA KAYAK-SUP

Batzuek SUP probatu nahi baduzue baina beste batzuek ez duzue hain argi, aukera honekin batzuek piraguan joango zarete eta beste batzuek SUPen eta bidean aldatu zaitezkete.

KOKAPENA

BASE ALOKAYAK ONDARRETA

IRAUPENA

ORDU 1

Bete beharreko baldintzak

igeri egiten jakitea

PREZIOA

25 €/PERSONA

Prezioan barne:

KAYAK/SUP taula, arraun egiteko pala, txalekoa, gidaria, asegurua eta BEZa.
  • Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
  • Ekainean eta Irailaren bukaeran neoprenozko kamiseta edo trajea eguraldia kaskarra baldin badago, aldatzeko arropa.

Beharrezkoa al da esperientzia edukitzea kayak bat alokatzeko?

Alokayak-en ditugun kayakak urperaezinak eta egonkorrak dira beraz alokatu daitezke nahiz eta esperientziarik ez eduki. Bestalde Kontxako badia oso ingurune babestua da eta gurutze gorriko zerbitzua dago edozein puntutan laguntzeko arazorik edukiko bazenu.

Esperientzia behar al da Paddle Surf (SUP) bat alokatzeko?

Ez, ez da beharrezkoa. Baina kontutan hartu behar duzu kayaka baina piska bat zailagoa dela zutik mantendu behar bait zara tablaren gainean (nekatzen bazara belauniko joan zaitezke). Itsasoa piska bat harro bald in badago edo haizea altzatzen bada gehiago kostako zaizu. Hala ere, badia leku oso segurua da paddle-ean ibiltzeko. Guk oinarrizko aholkuak eman eta zuk bakarrik gogoak jarri beharko dituzu!

Utzi al ditzakegu gure gauzak Alokayak-en alokairua irauten duen bitartean?

Bai, gure instalazioak oinarrizkoak dira baina badago leku bat zuen gauzak uzteko. Hala ere, 50 metrotara kabinak daude eta bertan gauzak utzi daitezke giltzapean eta dutxa beroa hartu ekintza ondoren (1.40 €)

Zein da adin minimoa kayakean ibiltzeko?

Kayakean ibiltzeko 6 urte da adin minimoa; beti ere igeri egiten baldin badakite. Sei urterekin haur bat heldu batekin joan behar da. Ume bat bakarrik kayak batean joateko zortzi urtetik aurrera gomendatzen da.

Zer da beharrezkoa kayakean joateko?

Bakarrik bainujantzia, guk txalekoa emango dizugu. Eguraldia fresko badago ideia ona izan daiteke kamiseta termiko bat ekartzea edo eta anorak fin bat. Bestalde oso bero eta eguzkitxua badago likra bat ekar dezakezu babesteko. Uhartetik bueltatxo bat eman nahi baduzu txanklak ekartzea gomendatzen dizugu erosoago ibiltzeko.

Egin al daiteke geldialdia uhartean?

bai. Marea eta jende kopuruaren arabera leku baten edo bestean gelditzeko esango dizugu. Baina beti jeitsi daiteke uhartean eta bertan ibili.

Ba al dago zerbait edan edo jatea uhartean?

Bai. Uhartean taberna txiki bat dago zerbait pikatzeko.

Zenbat denbora behar da uhartera iristeko?

Uhartea oso gertu dago Alokayak-etik. Kayakean 15 minutu dituzu nahiz eta esperientziarik ez eduki. SUP-ean zertxobait gehiago zure trebeziaren arabera. Ordu batekin nahiko izaten da uhartera joan eta bueltaxo bat emateko. Tabernan zerbait hartu edo badian barne ibili nahi baduzu ordu ta erdi hobe izango duzu.