"Euskal kostaldeak txoko paregabeak gordetzen ditu kayak edo paddle-arekin ezagutzeko"
Gure kostaldean hondar finako hondartzak eta amildegi zorrotzak elkarbanatu egiten dira. Ingurune eder honen txokoak ezagutzeko kayak-ak dira untzi aproposenak. Oso arin ibiliko gara piraguetan kostaldearen ikuspegi ezinhobea edukitzeko.
Txangoa Ondarreta hondartzatik hasiko da. Nabigatzeari buruzko zenbait oinarrizko nozio eman ondoren gidak badiaren hainbat bazter ezagutzera eramango gaitu. Gure gogoen eta itsasoaren kondizioen arabera Igeldoko labar malkartsuak bisitatzea irtengo gara. Itsasoaren indarraren lekuko izango gara ingurune latz baina erakargarri honetan.
Irteera Santa Klara uhartean bukatuko da. Bertara bakarrik untziz joan daiteke eta horregatik gune aislatu bat da Donostian. Eguraldi eta garaiaren arabera hutsik aurkitu dezakegu. Era berean bertako tabernan mokadutxo bat hartu dezakegu bueltatu baino lehenago.
KAYAK IRTEERA : Asteazkenero eta ostiralero 10:30etan(Gutxieneko taldea osatu behar da)
KOKAPENA
BASE ALOKAYAK ONDARRETA
IRAUPENA
ORDU BAT ETA 45 MINUTU
BEHARREZKOA
IGERI EGITEN JAKITEA
ZENBATEKOA
30 € PERTSONAKO
PREZIOAN BARNE:
kayak, arrauna, txalekoa, bidoi estankoa, gida, asegurua eta BEZ (21%).
ADIN MINIMOA
6 URTE
ERAMAN BEHARREKOAK
Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
Ekainean eta Irailaren bukaeran, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu.
Bentaurrekoak behar badituzu, lotuta eraman.
KAYAK IRTEERA PRIBATUA: Egunero 10:30etan eta 14:30etan
KOKAPENA
BASE ALOKAYAK ONDARRETA
IRAUPENA
ORDU BAT ETA 45 MINUTU
BEHARREZKOA
IGERI EGITEN JAKITEA
ZENBATEKOA
2 pertsonentzako prezioa
: 59 €/PERSON
3 pertsonentzako prezioa: 45 €/person
4 pertsonentzako prezioa: 36 €/person
5-10 2 pertsonentzako prezioa: 30 €/person.
PREZIOAN BARNE:
kayak, arrauna, txalekoa, gida, bidoi estankoa, asegurua eta BEZ (21%).
ADIN MINIMOA
6 URTE
ERAMAN BEHARREKOAK
Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
Ekainean eta Irailaren bukaeran, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu.
Bentaurrekoak behar badituzu, lotuta eraman.
TALDEAK
Talde batekin etorri nahi baduzu hobe da lehenagotik telefonoz edo emailez harremanetan jartzea nahi duzun data eta orduan arazorik ez edukitzeko.
Web horrialdean azaltzen diren aukeraz aparte beste zehozer antolatzea nahi baduzu deitu eta saiatuko gara antolatzen.