KAYAKEAN NOLA IBILI

Kayakean nola erraz moldatu - ikasi gure bideoen bitartez

Ondorengo bideoetan kayakean nola arraun egin eta piraguismoan hasteko oinarrizko nozioak azaltzen dira. Arraunean aritzeko edo piraguan sartzeko edo piragua alokatzerakoan lagunduko dizuten bideoak dira. Baita ere hondartzatik ateratzeko oinarrizko aholkuak erakusten dituzte. Gure kayak-ak maneiatzeko errazak dira eta oso seguruak dira hondoratu ezinezkoak direlako eta beren burua husten dutelako. Beraz, aholku sinple hauekin zure burua erraz maneiatu eta arraun egin ahal izango duzu Donostiako Kontxako badian gozatzen duzun bitartean. Alokayak-en zerbitzu ohikoena gida gabeko alokairua da eskuragarri dauden piraguak manipulatzeko erraztasuna dela eta. Bideo hauek ikustean edo alokatzeko unean emango dizkizugun azalpenak entzunda prest egongo zara piragua hartzeko. Erraz nabigatu ahal izango duzu helmuga ezagunetara, hala nola Santa Klara uhartera edo Haizeen Orrazietara.
Prestakuntza bideo gehiago ikusi nahi badituzu Harpidetu gure Youtube kanalera eta informazio interesgarria aurkituko duzu! Bertan gure gidak arraunean nola egin eta aholku desberdinak azalduko dizkizu. Saiatuko gara zu prest egon zaitezen piraguan ibiltzeko oinarrizko aholkuen bitartez. Ikusiko duzu nola oso erraza den gure kayak-ak erabiltzea!

Nola ibili kayakean

Arraun egiteko 10 aholku

Nola igo piraguan

Nola sartu itsasora piraguarekin

Nola zuzen joan piraguan

Nola lotu piragua uhartean