Kayak familiarra

"Zure familiarekin gozatu Donostiako Kontxako badian kayakean irteera bat eginez."

"Familierakin plan eder bat egitea pentsatu baduzu Alokayak-en aukera paregabea eskaintzen dizugu"

Urperaezinak eta egonkorrak diren kayakak ditugu; beraz, ekintza oso segurua eta dibertigarria da. Kontxako badia oso ingurune aproposa da piraguismoa egiteko oso babestua dagoelako olatu eta haizearengatik eta horregatik familiarekin joateko ezin hobea.
Alokayak-ek zuek bezalako familiak kontutan hartu ditu eta ekipamendu egokia dauka guztioi egokitzeko, bai handi eta bai umeentzako txalekoak kontutan hartuta. Parte hartzeko adin minimoa sei urte dira, hortik aurrera igeri dakiten guztiak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
Monitore bat kontratatzeko aukera badago baina ez da ezinbestekoa.

HOBERENA

  • Santa Clara uhartera hurbiltzea.
  • Uharteko igerileku naturalean bainatzea.
  • Uhartean txangoa egin, sugandillak bilatu eta itsasargia ezagutu.
  • kayakez gabarroietara hurbildu eta han txirristatik edo tranpolinatik bota.
  • kayak familiarra
  • umea uhartean
  • gabarroia kontxan

Zailtasuna

ERRAZA.

BEHARREZKOA

IGERI EGITEN JAKITEA

Nori zuzenduta

familiak (umeak sei urtetik aurrera)

IRAUPENA

ordu erditik gora

Zenbatekoa biko KAYAKa:

10,5 €tik /kayak aurrera.

PREZIOAN BARNE

kayak, arrauna, txalekoa, BEZ.

Gure piraguek badituzte erdian eserleku txiki batzuk haurrentzako. Hemen ikus ditzakezue konbinazio batzuk.

kayak CALYPSO

icono kayak doble

kayak TITANIC

icono kayak triple
viñeta edades

ERAMAN BEHARREKOAK

  • Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
  • Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
  • Ekainean eta Irailaren bukaeran, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu.
  • Bentaurrekoak behar badituzu, lotuta eraman.
  • Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
  • Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
  • Ekainean eta Irailaren bukaeran, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu.
  • Bentaurrekoak behar badituzu, lotuta eraman.

Beharrezkoa al da esperientzia edukitzea kayak bat alokatzeko?

Alokayak-en ditugun kayakak urperaezinak eta egonkorrak dira beraz alokatu daitezke nahiz eta esperientziarik ez eduki. Bestalde Kontxako badia oso ingurune babestua da eta gurutze gorriko zerbitzua dago edozein puntutan laguntzeko arazorik edukiko bazenu.

Esperientzia behar al da Paddle Surf (SUP) bat alokatzeko?

Ez, ez da beharrezkoa. Baina kontutan hartu behar duzu kayaka baina piska bat zailagoa dela zutik mantendu behar bait zara tablaren gainean (nekatzen bazara belauniko joan zaitezke). Itsasoa piska bat harro bald in badago edo haizea altzatzen bada gehiago kostako zaizu. Hala ere, badia leku oso segurua da paddle-ean ibiltzeko. Guk oinarrizko aholkuak eman eta zuk bakarrik gogoak jarri beharko dituzu!

Utzi al ditzakegu gure gauzak Alokayak-en alokairua irauten duen bitartean?

Bai, gure instalazioak oinarrizkoak dira baina badago leku bat zuen gauzak uzteko. Hala ere, 50 metrotara kabinak daude eta bertan gauzak utzi daitezke giltzapean eta dutxa beroa hartu ekintza ondoren (1.40 €)

Zein da adin minimoa kayakean ibiltzeko?

Kayakean ibiltzeko 6 urte da adin minimoa; beti ere igeri egiten baldin badakite. Sei urterekin haur bat heldu batekin joan behar da. Ume bat bakarrik kayak batean joateko zortzi urtetik aurrera gomendatzen da.

Zer da beharrezkoa kayakean joateko?

Bakarrik bainujantzia, guk txalekoa emango dizugu. Eguraldia fresko badago ideia ona izan daiteke kamiseta termiko bat ekartzea edo eta anorak fin bat. Bestalde oso bero eta eguzkitxua badago likra bat ekar dezakezu babesteko. Uhartetik bueltatxo bat eman nahi baduzu txanklak ekartzea gomendatzen dizugu erosoago ibiltzeko.

Egin al daiteke geldialdia uhartean?

bai. Marea eta jende kopuruaren arabera leku baten edo bestean gelditzeko esango dizugu. Baina beti jeitsi daiteke uhartean eta bertan ibili.

Ba al dago zerbait edan edo jatea uhartean?

Bai. Uhartean taberna txiki bat dago zerbait pikatzeko.

Zenbat denbora behar da uhartera iristeko?

Uhartea oso gertu dago Alokayak-etik. Kayakean 15 minutu dituzu nahiz eta esperientziarik ez eduki. SUP-ean zertxobait gehiago zure trebeziaren arabera. Ordu batekin nahiko izaten da uhartera joan eta bueltaxo bat emateko. Tabernan zerbait hartu edo badian barne ibili nahi baduzu ordu ta erdi hobe izango duzu.