Uhartea ezagutu kayakean

Kayak-ean hurbidu zaitez!

"Uhartera kayakean iristea ahaztuko ez duzun esperientzia bat da, eta uste duzuna baina errazagoa nahiz eta aurretik kayakean inoiz ez ibili."
Kontxako badia leku ezinhobea da kayakean ibiltzeko eta Santa Klara uhartea badiaren erdian kokatuta dago. Alokayak Ondarretako hondartzan kokatua dago (Tintin-en ondoan) eta uhartea 15 minututara dago kayakean. Kayak urperaezin eta egonkorrak ditugu uharterainoko bidaia modu alai eta seguru batean egiteko. Igeri egiten bakarrik jakin behar duzu, guk emango dizkizugu oinarrizko azalpenak eta gozatzera!! Monitore bat hartzeko aukera ere baduzue kayakaren oinarrizko azalpenak emateko eta badiako leku esanguratsuenak itsasotik ezagutzeko: haizeen orraziak, kaia,...

HOBERENA

  • Kontxako badia zoragarriaren erdian dagoen Santa Clara uhartera kayakean hurbildu.
  • Donostiako ikuspegi ederrenetariko batetaz gozatu.
  • Uharteko bideetatik txangoa egin eta itsasargia ezagutu.
  • Atseden hartu, igeri pixkat egin eta pote bat hartu uharteko kaian.
  • uhartearen ibilbidea
  • uhartera kayakean
  • uharteko bidea

KOKAPENA

ALOKAYAK BASEA ONDARRETAN

IRAUPENA

ORDU ETA ERDI*

BEHARREZKOA

IGERI EGITEN JAKITEA

ZENBATEKOA BIKO KAYAKEAN

12 € BAKOITZAK

PREZIOAN BARNE:

kayak, arrauna, txalekoa, BEZ (21%).

ERAMAN BEHARREKOAK:

  • Bainujantzia, toalla eta eguzkitako krema ekartzearekin nahikoa da.
  • Uhartean bueltatxo bat eman nahi baduzu errezagoa izango duzu txanketekin edo uretako oinetakoekin.
  • Ekainean eta Irailaren bukaeran, eguraldia kaskarra baldin badago, kayakean ibiltzeko zira eta/edo manga luzeko kamiseta eskertuko duzu.
  • Bentaurrekoak behar badituzu, lotuta eraman.
*Ordu eta erdi da guk proposatazen dugun iraupena, baina aukera duzu zuk erabakitzeko zenbat denbora hartu nahi baduzu gure tarifaren arabera.

UHARTEAREN MAPA

Santa Klara uhartearen mapa

SANTA KLARAKO IBERIAR SUGANDILA

Bazenekien badagoela sugandila subespezie bat Santa Klara uhartean beste inon bizi ez dena? Euskal Herriko ornodun endemiko bakar(Podarcis liolepis sebastiani). Isolamenduaren eta etsai natural gutxien ondorioz beste sugandila iberiarrekin konparatuz haundiagoa da.